XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, hiru liburuxkok, hitzez eta aditzez aberats datoz.

Gainera, tarteka, esaldiak ez ezik esaerak ere sartzen ditu.

Denak, aldez aurretik pentsatuak eta hautatuak direnez, aberatsa da benetan bertako ekarria.

Horregatik, nere ustez, merezi luke Euskararen Lekukoak sailerako edizio bat prestatzea, dagoen dagoenean grafia bera ere errespetatuaz eta atzean hiztegi eta adiztegi zerrendak bakoitza agertzen den orrialdea eta lerroa zenbakiz jarriaz, hitz edo aditz bakoitzaren kontestu edo ingurua laster aurkitzeko eran.

Egileak berak emana bait da hitzen eta aditzen ingurunea.

Egilearen berri jakiteko, izenburuz gazteleraz idatzitako liburuxka ere serokopiatu genuen.

Hor, euskarazko lanen berririk ematen ez badigu ere, hil baino sei urte lehenagora arteko ibilera eta beste zenbait zertzelada eman zituen.

Azalean bertan datorren ohar batean dio: .

Beste norbaitek idatzitako oharra da.

Baina, barnekoa, esaldiak idatzi dituenaren letra ber bera da.

Diego Goitia Loiolan hil zen, 1829.eko Urriaren 3an, laurogetahamar urte betetzeko zorian zegoela.

Bidaien liburuxka hau jaiotza eta bataioa aipatuz hasten da.

1739ko azaroaren 27an sortu zen Aulestin.

Hala dakar liburuxkak, egunaren ondotik eguneko santu izenak emanez, egunkari guzian jarri zuen bezala: .

Konfirmazio eguna ere jartzen du.

Portugaleten 1753an Burgosko Artzapezpikuagandik.

Hemeretzi urtekin hartu zuen apeztzarako bidea eta hogeita batekin egin zituen botoak (1760ko irailaren 20an).

Ez du jartzen non.

Baina egun batzu barru Santiago de Compostela-ra joan zen eta han urte bete egin ondorean Salamanca-ra (1763).

Mezak eta erligio ospakizunak aipatzen ditu eta beraren bidaietan non bazkaldu edo non afaldu zuen.

Handik lau urtetara, 1767an, Jesulaguna zenez, Italiara desterratua izan zen.

Urte horretako Apirilaren 4ean irten zen Salamanca-tik 10ean Santanderrera heltzeko.

Maiatzaren 7an hartu zuen itsasuntzia, Italiara eramango zuena.

Beste hamar egunen buruan han zen Italian.

Lazareton lurra hartu zuen Urriaren 10ean, Genova-tik pasa ondoren, eta Florencia-tik Bolonia-ra, 1768.eko Azaroaren 29rako.

Han jarraitu zuen 1773an Jesusen Lagundia abolitu ondorean ere.

1781.eko Irailean gaixotu zen.

Eztu esaten zer izan zuenik, baina bi urtez iraun zuen geixorik.

1785.eko Maiatzaren 8an berriz ere eri aurkitu zen, sei hilabetez.

Ondoko urteetan inguru hartan mugitu zen, eta 1793an berriz ere osasunez gaizki jarri zen, eta urte horretako Maiatzaren 27an elizakoak eraman ere bai, Ekainaren 2an ordea, gantzudura edo oliodura hartu ere bai.

1798. urteko Maiatzaren 24ean Boloniatik Aulestira bidean abiatu zen.

Bidaia nondik nora egin zuen eta otorduak non egin zituen jartzen du.

Ekainaren 2an irten zen Genova-tik itsasontziz eta handik bost egunetara ingelesak preso hartu, biharamunean San Marinon libre uzteko.